Herriko jaiei izena ematen dien azoka gazi-gozoa izan da aurten. Ohi baino postu gutxiago jarri dituzte eta ohi baino herritar gutxiago gerturatu da azokaz gozatzera. Izan ere, ganadu postua jarri dute, baina ganadurik ez. Azken urteetan izandako oztopoak medio, ez dute ganadurik eraman. Hori bai, aldarrikapena egin dute: "Baserriak, iragana, oraina eta etorkizuna; oztoporik ez". Postua jarri duten gainerako ekoizleek ere, ganadurik egon ez izanak "giro gutxiago" egotea ekarri duela adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.