Herriko jai nagusien barruan, herriko jaioberriei ongietorria egiteko ekitaldia egin dute Elgetako udaletxean eguerdian. Zapiak jartzeko ohitura egoten da horrelakoetan, eta horrela izan da gaurko ekitaldian ere. Bost ume jaio dira azken urtean Elgetan eta horietatik hiru joan dira zapiak jartzera, gurasoak lagunduta.