Festak eztanda egin du, hemen dira Ferixa Nagusiko jaiak!

Aitor Agiriano Arrese 2022ko ekainaren 30a

Trikitilarien doinuekin egin dute jaiei hasiera emateko mozorro jaitsiera Elgetan. Izan ere, askotariko pertsonaiak hezur-mamituz hasi dituzte herriko jai ofizialak. Aurten, Ekain Askasibar izendatu dute alkate txiki eta ozen esan die herritarrei, oholtza gainean, "oso ondo, primeran" pasatzeko jaietan. Hala, gaur hasi eta domekara bitartean, egitarau zabala izango dute faltan botatzen zituzten jai egunak ederto ospatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak