Athletic-Reala lehiak, Intxortako Lehoiak peñak antolatuta

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 28a, 17:23

Neska-mutikoen, emakumezkoen eta gizonezkoen partidak jokatuko dira. (Argazkia: GOIENA)

Beste urte batez Athletic eta Real zaleen arteko partidak antolatu ditu Intxortako Lehoiak peñak. Parte hartzeko izena eman behar dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta egun berean amaituko da horretarako epea.

Intxortako Lehoiak peñak festetan antolatzen dituen Athletic-Reala norgehiagoka herrikoiak jokatuko dituzte domeka goizean, 11:30ean hasita. Lehen partida neska-mutikoek jokatuko dute, eta ondoren, emakumezkoen eta gizonezkoen txanda izango da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, hogei minutuko bi zati izango ditu partida bakoitzak.

Aste honetan zabaldu dute izen-ematea, eta ohiko tabernetan egin ahal izango da: Haizea tabernan eta Bolatoki eta Lola jatetxeetan. Domekara arte eman ahal izango da izena, "azkenean, parte hartzeko ekintza baita". Halaber, herritarrak parte hartzera animatu ditu peñak.

Bestalde, aurreratu dute aurten ez dutela feriako produktuekin osatutako orgaren zozketarik egingo: "Sentitzen dugu, baina hurrengo urtean izan beharko du". Dena den, zapatuan, txitxi-burruntziak emango dituzte, "doan edo borondatearen truke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak