Oihana Kortazarrek irabazi du Camille Extreme lasterketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 22a, 18:53

Domekan jokatu ziren Camille Extreme lasterketak Izaban. Elgetarrak bere marka hautsi zuen. Bost minutu eta erdian jaitsi zuen aurretik zeukan denbora, eta hiru ordu eta erditik behera behar izan zituen 31,6 kilometroko ibilbidea egiteko.

363 lasterkarik amaitu zuten domekan Camille Extreme lasterketa. Izaban hasi eta amaitzen den mendi lasterketa da eta pandemiaren eraginez bi urtez jokatu gabe egon ostean aurten itzuli da eta 16. edizioa jokatu dute.

Oihana Kortazarrek proba honetan lortzen duen bigarren garaipena izan da honakoa. 5:38ean jaitsi du bere errekorra. 3:29:58 nahikoa izan zituen 31,6 kilometroko ibilbidea egiteko (2.044 metroko desnibelarekin).

Elgetarrak Irene Sarrionandia korrikalari beteranoari oparitu zion garaikurra. 73 urte ditu Sarrionandiak eta jokatu diren Camille Extreme guztietan izan da. Domekan sei ordu pasatxotan egin zuen proba (6:04). Aurten, lehenengo aldiz, bere izena zeraman emakume azkarrenaren sariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak