Xaibor DJ, ogitartekoak eta San Juan sua, San Juan bezperarako, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 22a, 18:39
San Juan sua egiteko piloa prest kantxa ondoko zabalgunean.

San Juan bezpera ospatzeko prestatzen ari dira elgetarrak. Su emateko piloa prest da bolatokiko kantxa ondoan. Aurretik, guraso elkarteak antolatuta Xaibor DJ eta ogitarteko banaketa izango da.

Badator urteko gaurik motzena; San Juan bezpera, alegia. Beste herri askotan moduan Elgetan ere San Juan sua piztuko dute bihar. Behin ilundutakoan izango da hori. Piloa gertu dago bolatokiko kantxa ondoko zabalgunean. Udalak prestatu du aurten, nahiz eta egon den ekarpen egin duen bateren bat. Kartelak jarri ditu Udalak material gehiago ez botatzeko eskatuz.

Guraso elkartearen ekintzak

Bi urteko pandemian ez da horrela izan, baina Maala guraso elkarteak girotu ohi du urtero San Juan bezpera. Aurten ere horrela izango da. Xaibor DJ iragarri dute, 18:30etik 20:00etara. Ondoren, ogitartekoak banatuko dituzte borondate truke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak