Elgetako erretiratuek irteera antolatu dute uztailaren 6rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 23a, 09:00
Elgetako erretiratuek maiatzean egindako irteera. (Iturria: Xalbadorpe)

Hurrengo domekan, hilaren 26an, zabalduko dute izena emateko aukera. Ozkarbi elkartean izango dira zuzendaritza batzordeko kideak, 11:00etatik 12:30era, zeregin horretarako. Prezioa 30 euro da.

San Fermin egun bezperan Gipuzkoako kostaldera egingo dute Xalbadorpe elkarteko erretiratuek. Hondarribia izango dute helmuga eta bertako batzokian egingo dute bazkaria. Aurretik, Jaizkibel ingurua ikusi nahi dute, eta Guadalupen egingo dute eguneko lehen geldialdia hamarretakoa egiteko.

Hurrengo domekan, hilaren 26an, zabalduko dute izena emateko aukera. Ozkarbi elkartean izango dira zuzendaritza batzordeko kideak, 11:00etatik 12:30era, zeregin horretarako. Prezioa 30 euro da.

Horrekin batera, urteko kuota ere kobratuko dute. Kuota hori 10 euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak