Ferixa Nagusiko bazkarietarako zein pilota jaialdirako txartelak salgai daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 17a, 20:27

Larrain dantza errepasatzeko saioak ere badaude aurten. Herritar talde batek antolatuta elkartzen dira interesatuak eguenetan, 19:00etan, frontoi zaharrean. Hiru saio egingo dira, guztira.

Hilaren 30ean izango da Mozorro jaitsiera eta horrekin hasiko dira 2022ko Ferixa Nagusiko jaiak. Salgai daude dagoeneko herri bazkarirako txartelak –5 euro–, saiheskirako txartelak –3 euro–, haurren bazkarirako txartelak –5 euro– eta erretiratuen bazkarirako txartelak –12 euro–. Karraju dendan daude eskuragarri.

Ferixa egunean Baiko enpresak antolatuta egingo den pilota jaialdirako sarrerak ere salgai daude Bolatokian eta baikopilota.eus atarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak