Puttarrira antolatu du irteera domekarako Kantsatzeke mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 15a, 09:00

Bihar, eguena, amaitzen da izena emateko epea. Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.

Oraingoan Aralar aldera joango dira Kantsatzeke mendi taldeak antolatutako irteeran parte hartzera animatzen direnak. "Lizarraustitik abiatu eta zati bat errepidez egingo dugu behera, Etxarri aldera, gero, pagadietatik, gora eta gora, Puttarrira iritsi arte. Giro ona lagun, puntatik Elgeta ere ikusiko dugu; bai, Nafarroatik ere ikusten da Elgeta. Beherakoan lurpetik ere pasako gara, pasabide polit batetik, eta gero, denboraz ondo bagabiltza, Igaratzara joango gara, hamarretakoa egin eta joandako lekutik itzultzeko. Azkenik, Alleko tontorrera ere joango gara, ia aldaparik gabe, eta hortik behera zuzen, Lizarraustitik Lareora doan bidera", azaldu dute. 

Izenematea zabalik

 
Bihar da izena emateko azken eguna. Facebook profila, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoa edo 690 74 00 56 Whatsapp zenbakia erabil daitezke. Prezioa da 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak