Gaztekonkis lehiaketa iragarri du gaztelekuak hilaren 25erako, Asentzion

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 14a, 09:00
Gaztekonkis duela hiru urte Aretxabaletan.

LH-6ko, DBH- 1eko eta DBH-2ko gazteei zuzendutako proposamena da. Izen-ematea zabalik da, Elgeta.eus atarian, eta beranduenez hilaren 23an egin behar da.

Elgetako Udaleko gazteleku zerbitzutik antolatua, LH-6ko, DBH-1eko, DBH-2ko eta DBH-3ko gazteei zuzendutako proposamena da. Troka Abentura Natura enpresak gidatuko du Elgetako Gaztekonkis lehiaketa, eta gazteek sei bat proba egin beharko dituzte Asentzioko putzu inguruan.

Izen-ematea zabalik da, Elgeta.eus atarian, eta beranduenez hilaren 23an egin behar da. Parte hartzeko ezinbestekoa da haurren arduradunek baimena sinatzea. Agiria udal webgunetik deskarga daiteke. Prezioa 5 euro da, eta hogei plaza daude. Interesatuek kontu korrontea eman behar dute izena ematerakoan. Lehiaketa 11:00etan hasiko da eta pare bat ordu iraungo ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak