Elgetako musika ikasleak, berriz ere, jendaurrean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 13a, 11:15

Hiru urte ziren ikasturte amaierako emanaldirik egiten ez zutela; baina zapatuan bai, etxekoen eta herritarren aurrean jo zuten. Ia bete egin zen Espaloia kafe antzokia.

Hainbat gurasoren laguntzarekin aurreko martitzenean lekualdatu zuen pianoa Elgetako musika gelako irakasle Lorea Larrañagak. Hala, aurreko aste osoan antzokian egin zituzten musika saioak ikasleek.

Helburua ez zen nolanahikoa; aspaldiko partez ikasturte amaierako emanaldia egitea jendaurrean. Eta halaxe izan zen. Zapatu eguerdian ordubete inguruko saioa egin zuten. Pianoa, gitarra, gitarra elektrikoa, soinua, bonbardinoa eta biolina jo zuten neska-mutikoek. Tailerreko umeek kantuan egingo zuten, eta musika hezkuntzakoak ere bai.

Aurreko ikasturteak ez dira errazak izan. Musika eskolek aurrera egin dute beti, baina neurri berezi askorekin. "Zoragarria izan da nolabaiteko normaltasunera itzultzea. Desiratzen geunden", esan du Larrañagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak