Rubio-Mañarikua eta Elkoro-Aranzeta nagusi, Elgetako frontenis txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko eka. 12a, 17:23

Elgetako frontenis txapelketako irabazleak. (Argazkia: I.B.)

Gaur goizean jokatu dira emakumezkoen nahiz gizonezkoen frontenis txapelketako finalerdiak eta finalak. Lehiaketa antolatu duen fronteniseko nesken taldeak, eskerrak eman nahi dizkie partaideei, baina baita herriko laguntzaile guztiei. 

Gaur jokatu dira Elgetako frontenis txapelketako finalak. Emakumezkoetan, Rubio-Mañarikua eta Imaz-Arruabarrena izan dira aurkari, baina 25 eta 17 amaitu da partida, lehen bikotea txapeldun. Gizonezkoetan, berriz, Elkorok eta Aranzetak Belamendia eta Bikuña hartu dituzte mendean, 25 eta 19.

Goizeko bederatzietan jokatu dituzte finalerdiak, eta horiek izan dira finalera sailkatu diren lau bikoteak. Hirugarren eta laugarren postuak ere lehiatu dituzte goizean zehar. Emakumezkoetan, Bravo-Errasti eta Serna-Zamalloaren arteko lehia estua izan da, eta azken tantoan erabaki da nortzuk sartu diren podiumean, 25 eta 24 amaitu baita norgehiagoka. Azkenean, Bravo eta Errasti garaile.

Gizonezkoetan, berriz, aldea handiagoa izan da eta Maguregi-Unzetabarrenetxea eta Solaguren-Zubiate aritu dira nor baino nor gehiago; Maguregi eta Unzetabarrenetxeak eskuratu dute hirugarren postua, 25 eta 15 irabazita.

Txapelketa honetan 28 taldek hartu dute parte. Antolatzakuntzan frontenis taldeko nesken taldea aritu da, eta balorazio positiboa egin dute: "Txapelketa borobila, bai partaide, baita antolatzaileentzat ere". Halaber, esker hitzak izan dituzte partaideentzat nahiz herriko lantegi, denda eta tabernentzat, "horiei esker txapelketa aurrera irten baita. Herri txiki hauetan, ikuskizun hauek aurrera irteteko ezinbestekoa da laguntzaileen borondatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak