Oihana Kortazar izan da emakume azkarrena Arnoko mendi lasterketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 5a, 16:59

Oihana Kortazar Arnoko mendi lasterketako podiumean. (Argazkia: Eleder Lozano)

Gaur goizean jokatu da Mutrikun mendi lasterketa. Elgetarra izan da emakume azkarrena, eta ondu egin du aurretik zegoen denbora; 1:47:58 behar izan ditu gaurkoan. Gizonezko beteranoetan, berriz, Eleder Lozano izan da onena 1:51:31 denborarekin. Bosgarren egin du gizonezkoen sailkapen orokorrean.

Mutrikun bizi den Oihana Kortazar elgetarra izan da emakume azkarrena gaur jokatutako Arnoko mendi lasterketan. Behin baino gehiagotan irabazi izan du proba elgetarrak, baina oraingo honetan marka ere ondu du.

Gizonezkoetan Elgeako Xabi Vegas izan da azkarrena; bere denbora, 1:45:29. Azkar zen helmugan baita ere Eleder Lozano. Gizonezko beteranoetan lehena gelditu da, eta bosgarren egin du gizonezkoen sailkapen orokorrean. Bere denbora: 1:51:31.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak