Unai Cantabrana elgetarra Gaztea Cover lehiaketako finalisten artean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko eka. 1a, 14:33

Unai Cantabrana Gaztea Cover lehiaketako finalerdian. (Argazkia: EITB)

Harry Styles artistaren Golden abestia aukeratu du elgetarrak 2022ko Gaztea Cover lehiaketan parte hartzeko. Epaimahaikideek finalerako pasea eman diote. Ekainaren 14an jokatuko da finala, EITBren Miramongo egoitzan.

Eitb Taldearen Gaztea Cover bertsio lehiaketa finalerdietan da. Lehen finalerdia Iruñeko Zaldi Zurian jokatu da eta epaimahaikideek –Ainhoa Arroitajauregi, Leire Letu eta Chica Sobresalto– aukeratu dituzte finalean parte hartuko duten lehen hiru hautagaiak. Tartean da Unai Cantabrana elgetarra.

Harry Styles artistaren Golden abestia aukeratu du lehiaketan parte hartzeko, eta finalerako txartela eman dio. Lehen finalerdian hamar lehiakideen zuzenekoak eta Hofe x 4:40 nafar artisten emanaldia izan ziren. Cantabranarekin batera lortu dute finalerako txartela Danel Sarasua aretxabaletarrak eta Krusak taldeak. Oraindik ere jokatuko dira finalerdi gehiago.

Esan beharra dago 120 bertsiotik gora jaso dituztela aurtengo Gaztea Cover-en.

Unai Cantabranak finalerdian egindako emanaldia hemen.

Finala ekainaren 14an Miramonen

Bigarren finalerdia ekainaren 7an jokatuko da, Gasteizko Foru Plazan, beste 10 musikarirekin. Final handia ekainaren 14an egingo da, zuzenean, EITBren Miramongo egoitzan.

Sariei dagokienez, epaimahaiaren garaikurrar eta 2.000 euro eramango ditu irabazleak. Entzuleen sariaren irabazleak, berriz, 1.000 euro jasoko ditu musika material profesionala erosteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak