Pablo Egizabal elgetarrak jarraian hamar igoera egin nahi ditu, bihar, Intxortara

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 31a, 12:20

Pablo Egizabal Intxortako Ahuntzen lasterketan. (argazkia: Pablo Egizabal)

Hamasei urteko elgetarrak bere buruari jarri dio erronka, eta bihar goizean abiatuko da Elgetako plazatik, 08:00etan. Helburua da hamar igoera egitea, eta kalkulatzen du dena ondo badoa bost ordutik beherako denbora egitea.

Ezaguna da herrian Egizabaldarren mendi lasterketarako grina. Domekan, esaterako, Zegama-Aizkorri Junior proban izan ziren bi anaia nagusiak; Martin eta Pablo. 16-18 ute arteko lasterkarien lasterketa da eta 10,4 kilometroko distantzia du. Martin Egizabalek 53:16 denbora egin zuen, eta urtebete gazteagoa den Pablo Egizabalek 55:21.

Intxortara hamar aldiz

Bere buruari jarri dio erronka, orain, Pablo Egizabalek. Bihar, eguaztena, hamar aldiz igo nahi du Intxortara jarraian. 08:00etan abiatuko da Elgetako plazatik eta hamar aldiz eman nahi dio bira Intxortako haize-orratzari. "Kalkulatzen dut bost ordutik behera egin dezakedala, baina karranpen arabera izango da hori", azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak