Ferixa Nagusiko jaietako kartela aukeratzeko bozketa zabalik da domekara arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 20a, 11:17

Kartel lehiaketara aukeratutako lau lanak.

Buztin gelan eta udal webgunean daude ikusgai proposamenak; herritarrek aukeratuko dute irabazlea boto bidez.

Hilabete falta de Ferixa Nagusiko jaiei hasiera emateko, eta lau kartel proposamen heldu dira Jai Batzordeak antolatutako lehiaketara. Laurak daude ikusgai bai buztin gelan bai Elgeta.eus udal webgunean.

Herritarrek aukeratuko dute kartel irabazlea, eta domekara arte dago zabalik botoa emateko aukera udal webgunean bertan. Irabazleak ehun euroko saria jasoko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak