Arkamu mendizerrara antolatu du irteera domekarako Kantsatzeke mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 18a, 16:00
Kantsatzeke mendi taldeak martxoan Biozkorniako lepora egindako irteera. (Argazkia: Kantsatzeke)

Bihar, eguena, amaitzen da izena emateko epea. Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta

Oraingoan, Araba aldera egingo dute; Arkamu mendizerrara. "Kuartango haraneko Arriano auzotik atera eta pista batetik gora egingo dugu, Arkamuko hormak aurrean ditugula, eta ataka bakarretik goiko lautadara iritsiko gara. Ezkerrera joango gara Ruziribaiko (bujero orau) begiaren ondotik pasako gara eta Kruzetara iritsi (1.169 m). Hor aukera dugu aurrerago segi eta otsoak harrapatzeko tranpa ikusteko joan-etorria egiteko, edo, bestela, gertu dugun Repico tontorrera joateko (1.194 m), bidean kobazulo bat aurkituko dugu", azaldu dute.
 
Peña Colorada ere igoko dutela adierazi du. "Hortik behera, berriz Arrianora. Goiko lautadara heltzeko lehenengo aldapa kenduta, gero, mendi batetik besterako aldapak txikiak dira. Ez gara beti bidetik ibiliko, baliteke bidez kanpo ibili beharra izatea ere, beraz, eta hango landaredia kontuan hartuta, praka luzeak eramatea hobeto".
 

Izenematea zabalik

 
Bihar da izena emateko azken eguna. Facebook profila, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoa edo 690 74 00 56 Whatsapp zenbakia erabil daitezke. Prezioa da 10 euro.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak