Udaleku irekietan izena emateko epea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 16a, 09:00

Udaleku irekiak Elgetan, 2019an.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeei zuzendua, lau astez emango du zerbitzua Udalak.

Ekainaren 27an zabalduko ditu ateak udaleku zerbitzuak, eta uztailaren 22ra bitartean 09:00etatik 13:00ak arteko zerbitzua emango du astelehenetik barikurako lan egunetan. Izenematea zabalik da hilaren 27ra arte udaletxean, udal webgunean eta udala@elgeta.eus helbide elektronikoan. Izena ematen duen haur kopuruaren arabera erabakiko da udalekuotako hezitzaile kopurua.

Jarduera, gehienbat, aire zabaleko espazioetan egingo da, baina udalekuen kokapen ofiziala Herri Eskola izango da.

Aurtengo gaia oihana izango da, eta umeak bost taldetan antolatuko dituzte, adinaren arabera; 2-3 urtekoak sugandilak izango dira, 4-5 urtekoak kameleoiak, 6-7 urtekoak tximuak, 8-9 urtekoak zebrak eta 10-11 urtekoak lehoiak.

Prezioak dira astebete 40 euro, bi aste 60 euro, hiru aste 75 euro eta lau aste 90 euro. Hobariak daude bigarren haurraren kuo- tan, eta baita ere egoera ekonomikoaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak