Elgetako gaztetxetik antolatuta, elektrotxaranga izango da barikuan herrian. "Bada denboratxoa Elgetako gaztetxia ixteko erabakia hartu zenetik, baina xoxa apur batzuk gelditu ziren eta hauek herria girotzeko ekintza batean erabiltzea erabaki dugu. Hain zuzen ere, gaztetxeko amaiera festa girotu zuen elektrotxaranga berriz ere ekartzea", azaldu dute antolatzaileek. Kalez kale ibiliko da elektrotxaranga, 19:30etik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.