Vanessa Gonzalez eta Maider Alcelay kontalariek osatzen dute KontuKabi taldea. Ipuin katramilatuak izeneko ikuskizuna egingo dute, 17:30ean, plazan. "Txanogorritxu ipuin tradizionala den honetatik, 399° desbideratuko gara abentura berri bat biziz. Gorritxoren ipuinetik abiatuko gara. Saio honetan, haur eta nagusien plazererako, musika eta dantzak tartekatuko dira Txanogorritxuk basoan barrena egingo duen bide-lagun bilakatuz", aurreratu dute.
Aurretik, 16:00etatik 18:30era, udal liburuzain Geaxi Ezpeletak plazara aterako ditu zerbitzuko hainbat liburu. Zerbitzuaren gaineko informazioa zabalduko du.