Egitasmoaren aurkezpena liburutegian, 18:30ean. Asmoa da hamabostean behin topaketa egitea. Sei topaketa izango dira, hasiera batean.
Lehen saioan irakurketa taldearen funtzionamendua, egutegia eta landuko diren lehenengo testuak proposatuko dituzte. Horrez gain, izena emateko aukera irekiko da. Norbaitek bertaratu ezin badu, baina taldean parte-hartu nahi badu liburutegian galdetzeko esan dute.
Topaketak irekiak izango dira eta, beraz, pertsona guztiak hartu dezakete parte irakurketa taldean izena emanda egon edo ez.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.