Sua bedeinkatu dute Elgetan Zapatu Santu egunez

Uxue Igarza Loiola 2022ko api. 17a, 08:52

Zapatu Santuko ohitura izaten da kristauentzat sua eta ura bedeinkatzea eta banatzea, Kristoren berpizteari erreferentzia egiteko. Elgetako fededunek ez zuten hutsik egin.

Garai batean sua elizan bedeinkatzen zen eta han geratzen zen ontzi batean. Fededunek egun ihartua eramaten zuten sua pizteko, eta ondoren baserrietan banatzen zuten. Urari dagokionez, etxera eramaten zen apaizak bedeinkatutako ura, eta baserriko lurretara isurtzen zuten, horiek ere bedeinkatuta gera zitezen.

Ramon Zabala Arruabarrena elgetarra elkarrizketatu zuen Ahotsak proiektuak 2015ean, Zapatu Santuaren inguruan jarduteko. Hemen bideoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak