51. Gipuzkoako hiru-txirlo bola-txapelketa aurrera doa. Elgetan jokatu dute txapelketa gaur arratsaldean. Bost txirlo jota lehenengoa izan da Eibarko Asola-Berri taldeko Oier Ugarteburu. Gainera, aurrekoan Azpeitian ere irabazi zuela kontuan hartuta, sailkapeneko lehenengo postuan dago eibartarra.
Elgetako saioan bigarren egin du Plaentxiako Jose Antonio Nuñezek, lau txirlo jota; eta, hirugarrena izan da Mikel Almorza bergararra hirurekin.
Ekainean amaituko da txapelketa
Lehenengo seiek diru-saria jaso dute gaurkoan. Garaikurrak txapelketa amaitutakoan banatuko dituzte. Hain zuzen, ekainean amaituko da txapelketa Plaentxiako San Andres bolatokian.