Houdini mago handia du ikur eta hark moduan eszenako magia edo ilusio handiak egiten du Sun magoak. Agerpenak eta desagerpenak, ur-tankearen trikimailua... arrazoimenarendako ulergaitzak diren gertaerak gauzatuko ditu ikuskizunean, beti ere emozioarekin eta umorearekin jantzita.
Zentzumenendako desafioa eta arrazonamenduarenko sinestezinak diren gertaerak bertatik bertara ikusteko aukera izango da, beraz, zapatuan, Elgetan.