16:30ean gertatu zen ezbeharra GI-2632 errepidean, Pagatza industrialdeko biribilgunean. Talka egin zuten furgoneta batek eta auto batek. Bi gidariak, gizonezkoak biak, eraman zituzten Debagoieneko ospitalera zauri arinekin. Ibilgailuak erretiratzeko eta errepidea garbitzeko lanak etorri ziren jarraian. 18:30ak bueltan amaitu ziren lan horiek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.