Espero zenuen aulki elektrikotik manualera pasatzeko gai izatea?
Motor istripua izan ostean, duela lau urte, betirako geldi egon beharko nuela pentsatu nuen, medikuek ez baitzidaten baikortasun mezurik adierazten. Aitor eta Joseba ezagutu nituenean ohartu nintzen kirola egin nezakeela.
Orain, kalera irten naiteke eta aulkia nire indarrez mugitu, modu elektrikoan mugitu beharrean. Antxintxikakidea izatea niretzako demasa da!
Igarri duzu hoberako aldaketarik, beraz.
Pila bat kostatzen den arren, frogatu dut ni ere edozertarako gai izan naitekeela. Etxean, logelatik sukaldera joateko bi minutu eman ditzaket, baina nire kabuz mugitzeak bakarrik poztu egiten nau.
Ikusten duzu zeure burua lasterketetan?
Oraindik oso goiz da horretarako. Eskuetan mugikortasun handiagoa beharko dut. Hilabete bakarrik daroat aulki manualarekin.
Bazabiltza lanean, behintzat.
Bai, eta lehengo zaletasunak oso presente dauzkat. Auto lasterketetako mekanikaria izan nintzen, Aitor Zabaleta pilotuarekin. Nahiko nuke aurten Gorlako igoera bertatik bertara jarraitu.