Mendizaleak itzuli dira Elgeta inguruko parajeetara

Txomin Madina Milikua 2022ko mar. 13a, 14:02

130 mendizale inguruk hartu dute gaur Elgetan egin duten Ibiltarien Jaian. Normalean iraupen luzeko zirkuituetan azkena izaten dena oraingoan denboraldiko lehena izan da eta giro ona lagun egin dituzte parte-hartzaileek ibilbideko 24 kilometroak.

Azken bi urteetan iraupen luzeko zirkuiturik egin gabe egon ostean, 130 mendizale inguruk hartu dute parte gaur Elgetan egin duten Ibiltarien jaian. "Normalean Elgetakoa azken zirkuitua izaten da, baina bi urte ezer egin gabe egonda, pentsatu genuen polita izango litzatekeela azken probarekin hastea denboraldi berria", azaldu du Euskal Mendizaleen Federazioko Iñaki Garayk, eta jendea gogoz zegoela gaineratu. Goiza fresko hasi den arren eta gauean euria eginda lokatza falta izan ez den arren, giro onean egin ahal izan dute Elgeta inguruko mendietatik egiten den 24 kilometroko zirkuitua. 

Parte-hartzaileen artean, aniztasuna nagusi bai adinari eta baita jatorriari dagokionez: inguruko jendeak hartu du parte, baina baita, esaterako, Amurrio edo Donostiatik etorritakoek ere. Eta gaztetasunak eta beteranotasunak ere bat egin dute. "Horrelako zirkuituak beteranoen kontuak direla pentsatu daiteke, baina ez, adin guztietako jendearentzat da erakargarria", azpimarratu du Garayk. 

Hurrengoa, Villabonan

Euskal Mendizaleen federazioak tokian tokiko taldeekin antolatzen duen iraupen luzeko ibilbideen zirkuituak beste 22 ibilaldi izango ditu 2022an; Villabonan izango da hurrengoa, martxoaren 27an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak