Azaroan hasi eta joan den eguaztenera arte, astero egin dituzte memoria tailerreko saioak hamar bat nagusik. Ariketen bitartez oroimena, arreta eta hizkuntza landu dituzte. Tailerraren helburua lehen ahanzturak atzeratzea edo hobetzea izan da. Nork bere etxean egiteko moduko teknikak ere ikasi dituzte.