Gaur gauean ere lapurrak ibili dira Domingo Iturbe kalearen goiko aldean

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mar. 4a, 08:50

Domingo Iturbe kaleko etxeen atzeko aldea.

Bi salaketa ditu Ertzaintzak; biak ere atzo gauean jasotakoak. Ikuskapena egiten ere izan zirela azaldu dute, eta ikerketa martxan dela.

Ez da gertatzen den lehenengo aldia. Aspaldi honetan behin baino gehiagotan piztu da alarma Elgetako Domingo Iturbe kalean. Batzuetan lapurrak etxera sartu eta dirua zein baloreko bestelako objektuak eraman dituztelako. Beste batzuetan bizilagunek auzokoa edo herrikoa ez den jendea ikusi dutelako inguruetan zeregin susmagarrietan. Lorategitik lorategira jauzi egiten ere bai.

Gaur gauean berriz gertatu da, eta Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu. "Gauerdi inguruan jaso genituen, eta ikuskapena egitera joan ginen. Ikerketa martxan da".

Bizilagunak kezkatuta daude. Lorategietan jendea ibili izanaren zantzuak ikusteak bakarrik kezka handia eragiten du. Ertzaintzatik gomendatu dute etxe bueltan sumatutako edozein aldaketari adi egoteko, eta horren berri emateko. Lorategiak, ganbarak... Ondo begiratzeko. Ez dute informazio askoz ere gehiago partekatu nahi: "Ikerketarendako kaltegarria izan daiteke". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak