Lanak eginda, erabilgarri dago Haur Hezkuntzako jolastokia

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 28a, 09:30

Haur Hezkuntzako jolastoki estalia, Herri Eskolan. (Argazkia: Elgetako Udala)

Teilatu berria jarri diote espazioari, lurzorua iragazgaiztu dute eta hormak lisatu dituzte buelta osoan.

Elgetako eskolako Haur Hezkuntzako neska-mutikoek erabilgarri dute jolastoki estalia. Aspaldiko urteetan arazoak zeuden espazio horrekin; izan ere, euri egunetan ia guztiz bustitzen zen eremua, eta ezin zen erabili. Udalak lanak egin ditu.

Aurrekontua 47.160 eurokoa izan da, BEZa barne. Proiektua onartua izan da Udalaguntza programan, eta inbertsioaren %60 etorriko da bueltan. "HHko jolastokia ezin zen erabili euri egunetan. Ur filtrazio handiak zeuden; ez bakarrik jolastokira bertara, antzokiraino ere iristen zen ura", azaldu du Hezkuntza zinegotzi Ibai Etxanizek. "Teilatu berria jarri eta lurzorua iragazgaiztu egin da".

Hormak ere egokitu dituzte

Jolastokiko hormetan ere egin dituzte lanak. "Eskolako zuzendaritzarekin elkarlanean, jolastokiko hormak egokitzeko aprobetxatu dute. Horma horiek harri-txintxarrez eginak daude, metro beteko altueraraino lisatu dira eta lurzorurako erabilitako material berarekin margotu dira".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak