Dantza saltsa izeneko saioa iragarri du Udalak, 16:30erako, plazan. "Animazio ikuskizun bat da, jolas, koreografia eta zuzenean abestutako kantekin", azaldu du Kultura zinegotzi Ane Bilbaok. Eguraldi txarra bada, frontoi zaharrean izango da emanaldia.
Eskolako neska-mutikoek, berriz, ikastetxeko ganbaran egingo dute mozorro festa, arratsaldean. Ikastetxeko arduradunek jakinarazi dute eskolako webgunean izango direla argazkiak ikusgai ondoren.