'Treba Guraso' programaren baitan bi saio egingo dira Elgetan nerabeak dituzten familiei zuzenduta

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko ots. 21a, 09:21

Bina orduko bi formakuntza saio izango dira; martxoaren 2an eta 9an, 17:00eta- tik 19:00etara, udaletxeko areto nagusian. Gaia da: Emozioen garrantzia familian. Nola zaindu seme-alaben emozioak. Zabalik da izenematea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak ekimenarekin bat egin du Elgetako Udalak, eta bina orduko bi formakuntza saio egingo dira hurrengo egunetan. Seme-alaba nerabeak dituzten familiendako eskaintza da. Haien emozioak zaintzeko gakoak emango dituzte Leyre Canok eta Donna Apellaniz Nietok. Saioak izango dira martxoaren 2an eta 9an, 17:00eta- tik 19:00etara, udaletxeko areto nagusian.

Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Astelehenean zabaldu da izenematea udaletxean. Interesatuek udala@elgeta.eus helbidera idatzi behar dute edo 943 76 80 22 telefonora deitu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak