Aspaldiko partez egingo den koko-batzearekin emango diete hasiera Inauteriei, Elgetan. Kokoek zein konpartsako gainerako pertsonaiek Jalotza baserrian hasiko dute eske-erronda bihar, 09:30 aldera. Uriarte, Arantzeta eta Egoetxeaga auzoak bisitatuko dituzte goizean eta Larrabilzearra eta Uriburualdea bazkalostean. Plazan amaituko dute, 18:30ak bueltan. Herritarrak gonbidatu dituzte 18:00ak alderako Kantoiko parera, San Roke kaletik beherako bidea denek elkarrekin egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.