Elgetako hiru piano ikasle izan dira aurten Andoaingo piano jaialdian. Aste bukaeran jokatu zen, eta domina banarekin itzuli dira Laida Untzetabarrenetxea, Irea Alberdi eta Mirari Gonzalez: zilarrezko bi domina eta urrezko bat. Pozik agertu da, baita ere, Lorea Larrañaga irakaslea. Neskatilak zoriondu ditu egindako lanagatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.