Elgetako eskola-umeek haur minbiziaren gaia landu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko otsailaren 16a

Atzo, Haur Minbizidunen Nazioarteko Eguna zen. Elgetako ikastetxean, denen artean, Bizitzaren Zuhaitza egin zuten. Gaixoak izan dituzte gogoan eta baita ere haiek zaintzeko lanean diharduten senitartekoak eta osasun langileak.  Ondoren, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleen batzordeetako ordezkariek manifestu bat irakurri zuten ikastetxe atarian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak