'Antzerkitamol' gozokiak banatu zituzten, zapatuan, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urtarrilaren 31

DAPeko kideak herriz herri ibili ziren zapatuan, eta Elgetan ere bai. Arratsaldean izan zen Mendizaleen Plaza inguruan. Ez ziren oharkabean pasa. "Dap! Dap! Dap!" oihukatuz eta herritarren artean antzerkitamol gozokiak banatuz, plataformak dituen asmoen eta ildo nagusien berri eman zuten; beti ere, umoretik.

Formakuntza eskaintzen jarraitu gura du Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) aurten ere, eta urte berrirako bere eskaintzan, besteak beste, inprobisazio ikastaroak aurreikusten ditu. Emanaldietako bat Elgetan izango da, martxoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak