Kantsatzeke mendi taldeko bazkidetza zein mendiko federatu txartela eskatzeko aukera, urtarrileko martitzenetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urt. 11a, 16:17
Elkarteak 2019an Adarragara egindako irteera.

Aurreko martitzenean egin zuten lehen hitzordua, eta gaurkoa izango da bigarrena. Beste bi hitzordu gehiago daude finkatuta. Eskaerak online ere egin daitezke. Bete beharreko agiria jarri du eskuragarri Kantsatzeke mendi elkarteak.

Urtero moduan federatzeko eta elkarteko bazkide egiteko egunak jarri ditu Kantsatzeke mendi elkarteak. Urtarrileko martitzenetan izango da horretarako aukera kultura etxeko bigarren solairuan elkarteak duen gelan.

Aurreko martitzenean egin zuten lehen hitzordua, eta gaurkoa izango da bigarrena. Beste bi hitzordu gehiago daude finkatuta; hilaren 18a eta 25a. Ordutegi berdina da aldiro; 19:00etatik 20:00etara.

Eskaerak online egiteko aukera

Eskaerak etxetik egiteko aukera ere izango da aurten. Bete beharreko formularioa jarri dute eskuragarri elkartetik.  Honakoa da. "Formularioa betetzerakoan zalantzaren bat izanez gero, idatzi lasai, azalduko dizuegu-eta", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak