Ozkarbi elkarteko bazkideek zapatuan egingo dute urteko batzarra, kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urtarrilaren 11

Batzarra, azkenean, Espaloia kafe antzokian egingo dela jakinarazi dute zuzendaritza batzordetik. Parte hartzera animatu dituzte bazkideak.

Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak jakinarazi du zapatuan egingo dela urteko ohiko batzarra. Pandemia dela-eta, azkenean, Espaloia kafe antzokian izango da. Lehenengo deialdia 18:45ean da eta bigarrena 19:00etan.

Gaien zerrenda

  1. Aurkezpena.
  2. Aurreko aktaren laburpenaren irakurketa eta onarpena.
  3. Urteko jarduerak aurkeztea: diru kontuak, hobekuntzak, erabilera…
  4. Elkarteak izandako harremanak aurkeztea: Udalarekin, kooperatibarekin….
  5. 2022rako ekintzen proposamena
  6. 2022rako bazkide kuotak eta sarrera kuota onartzea.
  7. 2022rako aurrekontua aztertzea eta onartzea.
  8. Osoko bazkideen altak eta bajak onartzea.
  9. Garbitasuna.
  10. Zuzendaritza berria: aurkezpena eta karguak bozkatzea.
  11. Norberak dakarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak