Mañarikua-Diaz eta Beretxinaga-Cantabrana bikoteek jantzi dute txapela Elgetako pilota txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 31a, 18:09

Bi final jokatu dira gaur eguerdian Elgetako udal pilotalekuan. Gabonetako pilota txapelketari amaiera emateko norgehiagokak izan dira. Txapelketako sariez gainera sari berezi bat ere izan da gaurko finalean;  Errebelazio Saria eman diote Diego Cantabranari publikotik.

Bi izan dira gaur eguerdian Elgetako udal pilotalekuan jokatu diren finalak. Emakumezkoena izan da lehenengoa eta aurrez aurre izan dira Maitena Mañarikua-Irune Diaz eta Irune Errasti-Naiara Cap bikoteak. Mañarikuak eta Diazek jantzi dute txapela bana norgehiagoka 22-09 irabazita.

Gizonezkoen finalean nor baino nor aritu dira Mikel Beretxinaga-Diego Cantabrana eta Beñat Arabaolaza-Josu Horrillo bikoteak. Norgehiagoka hori 22-12 amaitu da garaipena Beretxinagarendako eta Cantabranarendako izanik.

Sari banaketarekin eman diote amaiera txapelketari. Sari espontaneo bat ere izan da gaurkoan. Errebelazio Saria izan da, eta Diego Cantabranak jaso du publikoaren txalo zaparrada artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak