Aurten ere Elgetan izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Urtero moduan abenduaren 23an jaitsiko dira Intxortatik herriko neska-mutikoekin elkartzeko eta haiek idatzitako gutunak jasotzeko.
Iaz, eta pandemia kontuak tarteko, Espaloian egin zuten urteroko ekitaldia. Aurten, plazara itzuliko dira Olentzero eta Mari Domingi, eta aurreikusten da 18:30ean elkartuko direla umeekin. Salbador kalearen goiko aldean egingo diete ongi etorria herriko neska-mutikoek. Kalejiran jaitsiko dira guztiak plazara eta bertan jasoko dituzte gutunak.