Iraitz Lazkano eta Aintzane Oiarbide 'Harira' saioan, martitzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 17a, 19:00

Goiena telebistako Harira saioan izango dira, martitzenean, Iraitz Lazkano (EH Bildu) eta Aintzane Oiarbide (EAJ). Herritarrek ere izango dute gaiak edo galderak proposatzeko aukera. Posta elektronikoz helarazi daitezke galdera horiek: berriak@ goiena.eus; eta baita ere Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07. 

Goiena telebistako Harira saioan izango dira, martitzenean, Iraitz Lazkano (EH Bildu) eta Aintzane Oiarbide (EAJ). Azaroaren 30ean egiteko zen saioa izango da, eta bertan, alkateak eta oposizioko bozeramaileak askotariko gaiak izango dituzte mahai gainean. Besteak beste, Udalaren egoera ekonomikoa, berriki egindako lanak, etorkizuneko proiektuak...

Herriz herriko mahai-inguru saioa da Harira, eta Eneko Azkarate eta Goiatz Arana kazetarien gidaritzapean egiten da. 21:00etan eta 23:00etan izango da ikusgai Goiena telebistan, martitzenean.

Herritarrek ere izango dute gaiak edo galderak proposatzeko aukera. Posta elektronikoz helarazi daitezke galdera horiek: berriak@ goiena.eus; eta baita ere Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07. Ekarpenak egiteko azken eguna hilaren 19a da, domeka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak