Azken orduetako denboraleak kalteak eragin ditu. Elgeta eta Elorrio lotzen dituen errepidea itxita egon da orain gutxira arte. Atzo iluntzean, handiak ziren goitik behera zetozen ur emariak eta ur putzuak sortu dira gauean zehar. Itxita egon da zenbait denboraz. Udalak jakinarazi du udal brigadak zabaldu duela erreil bat goizeko lehen orduan. Une honetan, eta oraingoz, zabalik da eremu hori. Bide-zaintzako langileak ere bertaratu dira.
Elgeta-Eibar errepidea
Elgeta eta Eibar lotzen dituen GI-2639 errepidea, berriz, itxita dago. Lur-jausia izan da, besteak beste, zortzigarren kilometro-puntuan, Goimendi auzorako sarrera parean –apur bat beherago–.
Goizean goiz errepidea Kantoikua parean egon da itxita, Elgetan. Orain kendu dute hesi hori baina Karabietan dago itxita zirkulazioa. Auzotarrek erabil dezakete errepidea, gainerakoek ez. Autoek buelta eman behar dute Karabietan.
Kanpanzar errepidea
Kanpanzarreko bidean ere badaude arazoak nahiz eta errepidea zabalik egon. Lur-jausiak gertatu dira errepide horretan ere.
Lur-jausiak auzo errepideetan ere
Udalak jakinarazi du lur-jausiak izan direla bai Kortasakon edo Txulokua baserrirako bidean bai Larragibel zeharrean.