Lapurreta, atzo arratsaldean, Domingo Iturbe kaleko etxe atxikietako batean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko abenduaren 8a

Domingo Iturbe kaleko etxeen atzeko aldean dauden parkea eta pasealekua.

Lapurrak etxebizitzaren atzeko aldetik sartu ziren, leihoetako bat apurtuta. Objektu pertsonalak eraman dituzte.

Ertzaintzak jakinarazi du atzo arratsaldean gertatu zela lapurreta, eta ikerketa zabalik dela. Domingo Iturbe kaleko etxe atxikietako batean sartu ziren lapurrak etxearen atzeko aldeko leiho bat apurtuta. Objektu pertsonalak eraman zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak