Aranzadi elkartearen ekimena da Txoribox eta Udalaren bitartez burutu dute tailerra Elgetako Herri Eskolan abendu hasierako jai egunak hartu aurretik.
LH1eko et LH2ko ikasleek jaso zuten tailerra. Aranzadi elkarteko ordezkari bat izan zen ikastetxean eta txorien gaineko hainbat azalpen eman zituen. Habiak erakutsi zituen, arrautzen tamaina ere bai eta txoriak desberdintzen jakiteko hainbat gako partekatu zituen.


