Karrajuko ateak ireki dituzte

Ainhoa Arana 2021ko abe. 3a, 20:21

Gaur 19:00etan izan da irekiera eta hainbat herritar hurbildu dira. 

Karrajun Mikel Irazabalen eta Maite Barreinkuaren munduek bat egin dute, artisau-garagardoa eta zeramika uztartuz. Hainbat herritar hurbildu dira eta erosketaren bat edo beste ere egin dituzte. Baobeer garagardoa da bikote honek egiten duena baina ez dituzte beraiek egindako garagardoak soilik salduko: estatu mailakoak diren beste artisau-garagardo asko ere badaude. Gehienak Kataluniakoak dira, baina Euskal Herrikoak ere badaude. Belgikako eta Alemaniako garagardoak ere badituzte. Horrekin batera zeramika-lanak daude: portzelanazko apaingarriak, belarritakoak... Oroigarriak, gehienbat. 

Lau urtez jarraian itzuli dira sariarekin La Fira del Poblenoun antolatutako sariketatik. Espainia mailako lehiaketa da, eta bi kategoriatan jaso dute saria. Kokaao garagardoak Spice, Herb or Vegetable Imperial Stout kategorian jaso du saria eta Bide Gorri garagardoak, Specialty IPA kategorian. 

Erlazionatuak

Karraju ireki dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 abe 03 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak