Elgetako jeltzaleek erabat gaitzesten dute Elgetako lurrak zeharkatu asmo dituen goi-tentsioko linearen proiektu berria

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko abe. 1a, 08:59

Udalari eskatu diote proiektu horri alegazioak aurkezteko. Horrekin batera, energia berriztagarriei buruzko proiektuen hurbiltasuna defendatu dute, eta proposatu dute frontoiko teilatuan energia ekoizteko plakak aurreikusten dituen proiektu fotovoltaikoa aintzat hartzeko.

Elgetako jeltzaleak arduratuta agertu dira Elgetatik igaroko den goi-tentsioko linea berri batekin lotuta 2021eko irailaren 28ko BOEn argitaratu den informazioarekin. Aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktu adierazpena agertzen dira bertan. Aragoin 14,7 MWp-ko parke fotovoltaikoa egitea da asmoa, eta eragina izango du Zaragozan, Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaiko lurraldeetan bertatik igaroko baitira ebakuazio azpiegiturak. Tartean da Elgeta.

Elgetako EAJk uste du ez dela jasangarria Euskadin ia 200 kilometroko goi-tentsioko linea berriak eraikitzea. "Ingurumenean eragin handia izateaz gainera goi-tentsioko sare horiek erabat baldintatzen dute energia berriztagarrien garapena Euskadin, euskal azpiestazioen energia jasotzeko gaitasuna erabiliko baitute. Gure ustez ez da onuragarria urruti, Aragoin, sortuko den energia batek Elgetako zati handi bat zeharkatzea Gatikara iritsi arte horrek ingurumenean duen eraginerakin, eta, gainera, Euskadiren energia gaitasuna baldintzatuz", esan du Aintzane Oiarbide bozeramaileak.

 

Elgetako EAJren ustez sorrera, ebakuazio eta kontsumo puntuek eskaritik ahalik eta hurbilen egon behar dute. Elgetako EAJ "justifikatuta ez dagoen" eremu batean dagoen proiektu baten aurka dago. "Elektrizitate-zutoinak dituzten ia 200 km-ko lursailak ez dira jasangarriak ingurumenaren aldetik. Proiektuaren informazio publikoaren arabera goi-tentsioko linea hori Elgetatik, Bergaratik, Antzuolatik eta Idiazabaldik igaroko da". EAJ-PNVk erabat gaitzetsi du Elgetako udalerria zeharkatzea.

 

Elgetako frontoian energia ekoizteko plakak

 

Elgetako EAJ-PNVtik adierazi dute energia berriztagarriei buruzko proiektuen hurbiltasuna defendatzen dutela, eta udal edo eskualde mailako komunitateetatik neurtuak "Elgetako frontoiaren teilatuan energia ekoizteko plakak dituen proiektu fotovoltaikoarekin proposatzen dugun bezala".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak