Beste urte batez pozik itzuli dira Bartzelonatik Baobeer Garagardoak etxeko kideak. Brontzezko bi dominarekin itzuli dira Sitgesen egindako estatu mailako garagardo artisauen lehiaketatik.
Bi kategoriatan jaso dute saria, Kokàáo garagardoak Spice, Herb or Vegetable Imperial Stout kategorian jaso du saria, eta Bide Gorri garagardoak, berriz, Specialty IPA kategorian.
Azken sari hauekin, lau urte jarraian jaso dute sariren bat aipatutako lehiaketan.
Aurrerantzean salmenta puntua Elgetan
Barikurako ospakizuna gertatu dute Berraondokua poligonoan duten lokalean -Haizea tabernako terraza parean–. Salmenta puntua izango da aurrerantzean gune hori. Bertan artisau jatorriko askotariko produktuak izango dituzte salgai; garagardoak, ardoak, zeramika, apaingarriak, etab.
Sarien ospakizuna eta irekiera ekitaldia 19:00etatik aurrera izango da esan moduan salmenta puntu berrian.