'Hitzen lapurra' ipuin saioa egingo du domekan Dorleta Kortazarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 27a, 10:00

Herri bateko istorioarekin abiatuko du kontakizuna Dorleta Kortazar eskoriatzarrak. Lau ipuinez osatutako saioa izango da, eta kafe antzokian egingo du, 18:30ean. Sarrera doan da.

"Elkar maitatzeko, ikasteko eta sendatzeko hitzak lapurtu zizkioten herri bateko istorioarekin", aurreratu du eskoriatzarrak. Helduendako saioa izango da, eta ordubete inguruko iraupenarekin. "Hizkuntzari eta ahozkotasunari buruzko saioa izango da. Isildutako hitzen ingurukoa, hizkuntzaren balioaren ingurukoa... Lapurtu dizkiguten hitzak, hitzik gabe esaten ditugunak, isildu ditugunak, isilaraziak izan direnak... Umoretik jorratutako saioa da". Udalak antolatu du. Sarrera doan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak