Iraitz Lazkano eta Aintzane Oiarbide 'Harira' telebista saioan izango dira martitzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko aza. 26a, 16:00

Iraitz Lazkano eta Aintzane Oiarbide.

Herritarrek ere izango dute gaiak edo galderak proposatzeko aukera. Posta elektronikoz helarazi daitezke galdera horiek: berriak@goiena.eus; eta baita ere Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07. Ekarpenak egiteko azken eguna azaroaren 28a da, domeka.

Goiena telebistako Harira saioan izango dira datorren martitzenean, hilak 30, Iraitz Lazkano (EH Bildu) eta Aintzane Oiarbide (EAJ). Alkateak eta oposizioko bozeramaileak askotariko gaiak izango dituzte mahai gainean. Besteak beste, Udalaren egoera ekonomikoa, berriki egindako lanak, etorkizuneko proiektuak...

Herriz herriko mahai-inguru saioa da Harira, eta Eneko Azkarate eta Goiatz Arana kazetarien gidaritzapean egiten da. Elgetari dagokion saioa ere 21:00etan eta 23:00etan izango da ikusgai Goiena telebistan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak