Gaur, barikua, zuzeneko musika emanaldia ikusteko aukera izango da Espaloian. Añube eta Lemak taldeak igoko dira agertokira. Aurrenekoa Añube taldea izango da. Bergararrak eta arrasatearrak daude tartean, eta sortu berria den taldea da.
Lemak taldea Bergarako eta Antzuolako musikariek osatzen dute. Otsailetik apirilera grabatu zuten lehen diskoa, Beasaingo Pottoko Studion, eta irailean argitaratu zuten Hemen gaude! kantuaren bideoklipa.